Lege-oharra

Webgune hau Kataluniako Parlamentuaren webgune ofiziala da. Kataluniako Parlamentua da www.parlament.cat domeinuaren titularra eta webgune honi lotuta dauden edo ez dauden beste domeinu-izen batzuen titularra ere izan daiteke.

Webgune hau eta bere eduki guztia, testuak, irudiak, soinua eta beste edozein material barne, Kataluniako Parlamentuaren jabetza dira, edo Parlamentuari eduki hori erabiltzeko baimena eman dioten hirugarrenen jabetza dira. Kataluniako Parlamentuak Bartzelonako Ciutadella parkea, z/g, PK 08003 helbidean du egoitza eta S0833001A da bere identifikazio fiskaleko zenbakia.

Webgune honen edukia erabilera pertsonal edo publikorako erabilerraza izan dadin eskaini da, inolako merkataritza-xederik gabe. Ez dago baimenduta webgunean eta bere edukian aldaketak egitea.

Webgune honen erabilera merkataritza-xederik gabea eta pertsonala zein publikoa izan daitekeela zehaztean adierazten da webgune honetako informazioa kopiatu edo transmititu egin daitekeela, osorik edo zatika, Kataluniako Parlamentuaren baimen berezirik gabe eta informazioagatik ordaindu behar izan gabe. Dena den, erabilera hori baldintza hauek mugatzen dute:

- pertsona erabiltzaileak bere gain hartuko duela arrazoizko kontu eta arreta ezartzeko ardura, kopiatutako dokumentuen zehaztasuna ziurta dadin.

- Kataluniako Parlamentuaren webgune ofiziala informazio-iturri gisa identifikatuko dela.

- kopiak ezingo direla aurkeztu, ez dokumentuen bertsio ofizial gisa, ez Kataluniako Parlamentuarekin adostutako edukien sindikazio-hitzarmen baten bitartez egindako kopia gisa, ezta Kataluniako Parlamentuarekin elkarlanean edo Kataluniako Parlamentuaren abalarekin egindako kopia gisa ere.

Webgune honek dituen dokumentu eta elementu grafiko batzuek hirugarrenen autore-eskubideak dituzte. Kasu horietan murriztapenak aplika dakizkieke eragindako dokumentuen edo elementuen erreprodukzioei, eta baliteke autore-eskubideak dituen pertsonaren edo titularraren baimena eskuratu behar izatea kopia egin aurretik.

Webgune honen bitartez eskainitako informazioak ez du ordezten legeen eta bestelako testuen argitaratzea. Horiek formalki Butlletí Oficial del Parlament de Catalunya, Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya edo bestelako aldizkari ofizialetan argitaratu behar dira, baliabide horiek baitira edukiaren egiazkotasuna ziurtatzen duten bakarrak.

Kataluniako Parlamentuak, kanpoko sistemekin loturak ezartzerako unean, hauek aurrez egiaztatu ditu eta ez du ikusi erreferentzia egiten zaien jarduerak edo informazioak legez kanpokoak direnik edo kalte-ordainak ordaindu beharko zaizkien hirugarrenen ondasunak edo eskubideak urratzen dituztenik. Dena den, Kataluniako Parlamentua ez da esteka horien bitartez lor daitekeen informazioaren arduradun.

Kataluniako Parlamentuak segurtasun-gidalerroak jarraitzen ditu webgunearen funtzionamendu egokia ziurtatzeko. Alabaina, ez du ziurtatzen webguneak eta zerbitzariak birusik izango ez dutenik, eta ez da webgunera sartzeak edo sartu ezin izanak eragin ditzakeen kalteen arduradun.

Kataluniako Parlamentuak adierazten du cookie-en (webgunera sartzen diren internauten ohiturei, hobespenei eta jarrerei buruzko informazioa duten informazio-fitxategiak, zerbitzariak ordenagailuko disko gogorrera bidaltzen dituenak arakatzailearen bitartez) edo izaera analogoko bestelako bitartekoen erabileraren helburu bakarra webguneak eskainitako zerbitzua erabiltzaileen beharretara egokitzea dela eta ez direla erabiltzen erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten edo aurrez zer webgunetara sartu diren zehazteko.

Erabiltzaileak beti izango du aukera, egoki baderitzo, cookie-ak instalatzea galarazten duen arakatzaileko aukera aktibatzeko. Webgune honek ez ditu automatikoki lortzen erabiltzaileen datu pertsonalak, besteren artean, izena, telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa. Erabiltzaileek, euren borondatez, mezu elektroniko batean edo webguneko inprimakiak erabiliz bidaltzen badituzte soilik lortzen dira horrelako datuak. Kataluniako Parlamentuak bere gain hartzen du datu hauek datu-pertsonalei eta informazio-gizartearen zerbitzuei buruzko legeriaren arabera erabiltzeko ardura, eta ezin ditu erabili webgunea erabili duen pertsona fisikoa identifikatzea ahalbidetzen duen informazioa biltzeko, ezta eskatu ez diren zerbitzuak eskaintzeko ere.

parlament.cat domeinutik igorritako mezu elektronikoei buruzko lege-oharra

Okerreko hartzaileak

Jasotako mezu elektronikoa eta, halakorik izanez gero, bertan erantsitako fitxategiak mezuan adierazitako hartzaileari zuzendu zaizkio. Mezua akats baten ondorioz jaso baduzu, hura ezabatu aurretik, lehenbailehen akatsaren berri ematea eskatzen dizugu, horretarako igorlearen helbide elektronikora idatzita.

Edonola ere, mezu elektroniko hau akats baten ondorioz jaso baduzu, ez duzu inolako eskubiderik beste ezein erabilerarik emateko jasotako mezu elektronikoaren gorputzean edota mezuari erantsita dauden fitxategietan dagoen informazioari.

Parlamentuaren egunerokotasunari buruzko informazio-aldizkariaren albisteen titularrak edo bestelako edukiak automatikoki jasotzeko zerbitzura harpidetuta daudenak.

Kataluniako Parlamentuaren webguneko edo Parlamentuaren egunerokotasunari buruzko informazio-aldizkariko albisteen titularrak edo maiz eguneratzen diren bestelako edukiak automatikoki jasotzeko zerbitzura harpidetu zarelako jaso baduzu mezu elektroniko hau, erabilera pertsonala edo publikoa baina ez-komertziala eman diezaiokezu jasotako informazioari, beti ere, Parlamentuaren webgunean argitaratutako informazioari buruzko lege-oharrean xedatutako baldintza berberei jarraiki, zeinak, orokorrean, zehazten duen informazio hori zabal, kopia edo igor daitekeela, osoki zein zatika, Kataluniako Parlamentuaren baimen berezirik gabe eta inolako ordainketarik egin gabe.

Kontsultei emandako erantzunak

Jaso duzun mezu elektronikoa hiritarren kontsulten arreta-zerbitzuaren baitan egindako kontsulta bati eman zaion erantzuna bada, kontuan izan behar duzu, hasiera batean, berariaz pertsonala den erabilera emateko prestatu dela erantzuna, eta erantzun hori publikoki ezagutzera eman ahal izango dela, soil-soilik literalki eta batera erreproduzitzen badira bai egindako kontsulta, bai hari emandako erantzuna ere. Bidaltzen zaizun erantzunean, igorritako informazio jakinari buruzko baldintza murriztaileagoak adieraz daitezke, eta kasu guztietan baldintzok izango dute lehentasuna.

Isilekotasun-baldintza orokorrak

Adierazitako salbuespenak salbu, orokorrean, isilpekoak dira parlament.cat domeinutik igorritako mezu elektronikoak -erantsita eraman ditzaketen fitxategiak barne- eta bertako informazio guztia Kataluniako Parlamentuaren jabetzakoa da. Debekatuta dago informazioa hirugarrenei iritsaraztea, kopiatzea edo banatzea, Parlamentuaren aurretiazko idatzizko baimenik gabe. Dena dela, ez da isilpekoa Parlamentuaren ekitaldi publikoak erreproduzitzen dituen edo Butlletí Oficial del Parlament de Catalunya (Kataluniako Parlamentuaren aldizkari ofiziala) aldizkarian, Diari de Sessions del Parlament de Catalunya (Kataluniako Parlamentuaren Bilkuren Egunkaria) egunkarian edo Kataluniako Parlamentuaren webgune ofizialean argitaratu den dokumentazioa, eta Kataluniako Parlamentuaren webgune ofizialari dagokionez, ez da isilpekoa izango lege-oharrean xedatutako erabilera-baldintzetan argitaratutako dokumentazioa ere. Parlamentuaren webguneko helbide elektronikoen direktorioak ez dira abenduaren 13ko izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak xedatzen dituen sarbide publikodun iturburuak. Horrenbestez, ezin dira datu horiek erreproduzitu, igorri edo erregistratu informazioa berreskuratzeko sistemak erabiliz, ez osoki, ez zatika, dagokienen baimenik gabe.

Jaso duzun mezu elektronikoan baldintza gehiago adieraz daitezke igorritako informazioari buruz, eta baldintzok izango dute lehentasuna kasu guztietan.

Webgune honekin erlazionatutako zalantzarik edo iradokizunik izanez gero, helbide honetara zuzen zaitezkete:

Parlament de Catalunya Departament d'Informàtica i Telecomunicacions. Àrea d'Administració i Gestió de Portals d'Informació Parc de la Ciutadella, s.n. 08003 Barcelona Telèfon +34 933 046 656 webmaster@parlament.cat
Logo de Google Translate

Tresna honekin webeko edukien itzulpen automatikoa lor daiteke. Parlamentuak ez du inongo erantzukizunik lortutako emaitzekiko eta itzulpenok ez dute izaera ofizialik.

Destacat de la pàgina de Twitter del Parlament de Catalunya
Destacat de la pàgina de Facebook del Parlament de Catalunya
Destacat del canal de Youtube del Parlament de Catalunya

Bilagailua

Amb l'objectiu de potenciar la participació dels ciutadans en l'activitat parlamentària, el Parlament ha obert espais a diverses plataformes.
Canal d'atenció a les consultes relacionades amb les diferents funcions del Parlament.
Hi trobareu una oferta variada d'articles personalitzats amb el logotip del Parlament, i les publicacions de la institució.

El portal del Parlament està optimitzat per a les darreres versions de navegadors i per a una resolució mínima de pantalla de 1024 x 768.